2008/05/15

2008/5/15

SOINUAK, ESTEKAK ETA ANIMAZIOA:

Gaur power pointen animazioak nola egiten diren ikasi dugu eta trantzizioak nola egiten ziren gogoratu.

Animazioak, diapositiba bakoitzean dauden irudiak eta letrak mugiaraztea da, bai mugimendu eta bai soinu ezberdinekin.

Horretarako, animatu nahi dugun irudia aukeratu eta "presetacion"en, "personalizar animacion" aukeratzean, eskubitan efektu ezberdinak agertuko dira. Bertan nahi dugun efektoa aukeratzeko aukera dago.

Guzti hau nola egiten den ikusi ondoren, gure unitate didaktikorako ideia ezberdinak hartu eta lana egiten hasi gara.

2008/05/08

2008/5/8

Gaurko klasean power pointen ibiltzen ikasi dugu, estekak sartzen, trantzizioak sartzen, musika, grabaketak egiten...
Eta teoriako ordurik ez dugunez izan, unitate didaktikoa preparatzen ibili gara, zein izango den gaia, nola egingo dugun power pointa....

2008/05/07

Education today and tomorrow

Zenbat aldatu diren gauzak, argi eta garbi ikus daiteke bideoan, eta egia esan, azkenengo irudiek ez naute bat ere ez harritu.. play station, psp, sakelekoak, mp4, ipod... eguneko entretenimendu objektuak dira..

Eta egia esan, ez nago bat ere ados darabilgun erabilpenarekin, ez dut esaten, hauek bere neurrian erabilita txarrak direnik, guztiz kontrakoa, baina gaur egungo ikasleek ez dakite teknologia berririk gabe bizitzen.

Honekin ez dut esan nahi, hezkuntzan teknologia berriak ez direnik garrantzitsuak, izan ere, informazioa bilatzeko liburuak soilik ez zaizkie eskura utzi behar, internet esaterako oso baliagarria da, honela ezagutzak osatuagoak bilakatuz.

Hemen ikus dezakezue, nahi izanez gero, bideoa

">

2008/04/17

blogen aplikazio didaktikoak

Egun oso aurreratua dagoen kontua da blog bat, artikuloetan irakur daitekeen bezala, geroz eta blog gehiago sortzen ari dira, edo ari gara. Eguneko segundu erdi bakoitzean blog bat sortzen baita. Onuragarriak direnik ezin leike ukatu, izan ere, geroz eta blog gehiago daudenez,geroz eta informazio osatuagoa aurki dezakegu internet munduan.

Blog baten ezaugarri nagusiena post-ak dira, animazio, irudi, musika edo testu baten bidezko sarrerak, egunerotasuna isladatzen dute eta bertan zure iritzia, kritikak, albisteak,... eman ditzakezu. Gainera, blog-a irakurtzen duen edonork bere iritzia ere eman dezake, honela bada, blogak gune dinamiko eta entretenigarriak bihurtzen dira.

orrialde honetan, mapa kontzeptual baten bidez, blogek hezkuntzan daukaten garrantzia ikus dezakezu.

Beste artikulu hauek ere aurkitu ditut, inork irakurri nahi izanez gero hamen daukazue, oso interesgarriak iruditzen zaizkidalako.

http://www.teketen.com/2006/01/blogak-eta-bere-aplikazioak.html
http://www.hikhasi.com/artikulua/1464
http://karrajua.org/blog/benito/on_line_edo_ez_on_line
http://www.sarean.com/sarean/646



">

2008/4/17

Gaur bloggerren egindako bloga personalizatzen jarraitu dugu, lehenik eta behin, argazkia sartu dugu eta gero erlojua jarri

Erloju bat sartzeko honako hau egin behar da behar da: Personalizatu/ diseƱo/ add a page element/HTML/java script:
kodea sartzeko bilatu googlen edo helbide honetan: http://www.clocklink.com/gallery_wlppr.php
helbide honetan sartu ondoren, erlojua aukeratu dugu eta view HTML tag- eman ondoren, erlojuari kolorea, hemengo ordua jarri (gtm 2.00) eta kodea copiatu dugu lehen add a page elementen eta gorde egin dugu.

2008/04/16

LIBURU ELEKTRONIKOA

Egia esan harrituta geratu naiz bideo hau ikusi dudanean, egun teknologia berriek zelako aurrerapausoak egin dituzten imaginatzearekin soilik.. baina oso ideia interesgarria dela argi dago, nik ez dut esaten ondorio kaltegarriak ekar ez ditzakeenik, baina, egun hainbeste darabilgun papel murrizketa ikaragarria egongo litzateke, eta ikasleentzat ere, hainbeste pisu gainean eramatea oso kaltegarria denez, Holandan planteatutakoak zer pentsa eman dit.
Ikusten dudan pegarik nagusiena agian, hezkuntzari aplikatzerako orduan, ikasleen deskontzentrazioa egon litzakeela uste dut. Ondo dago liburu guztiak bertan izatea, baina, wifi-a dauka eta inork kontrolik jarri ezean, edonon sartzeko aukera izango zuten, jokoak ere baditu eta berdina gertatuko litzakeela iruditzen zait.
Auskalo, agian gure etorkizuna bertan aurki dezakegu...

ANIMATOR VS ANIMATION

Orain dela gutxi lagun batek erakutsi zidan lagun batek bideo hau eta egia esan, orain ikusi eta berdin berdin pentsatzen dut, nola egin daitezkeen honelako gauzak teknologia berriekin!dudarik gabe, mundu berri batean sartzen ari gara!
Badago antzeko beste bideo bat ere, bertan orrialde batekin soilik jolastu aldiz, eskritoriora sartu eta bertan dena hankaz gora jartzen duela. Izugarri da nola bertako ikonoekin egiten duen guztia, erre, apurtu, ...
Inork ikusi ez badu hemen dago helbidea. Tarte bat izanez gero ikustera gonbidatzen zaituztet
http://es.youtube.com/watch?v=RTPpbHueNJ4 (hau da ordenagailuko eskritorioan sartzen dena)