Mostrando entradas con la etiqueta BIDEOEN GOGOETA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta BIDEOEN GOGOETA. Mostrar todas las entradas

2008/05/07

Education today and tomorrow

Zenbat aldatu diren gauzak, argi eta garbi ikus daiteke bideoan, eta egia esan, azkenengo irudiek ez naute bat ere ez harritu.. play station, psp, sakelekoak, mp4, ipod... eguneko entretenimendu objektuak dira..

Eta egia esan, ez nago bat ere ados darabilgun erabilpenarekin, ez dut esaten, hauek bere neurrian erabilita txarrak direnik, guztiz kontrakoa, baina gaur egungo ikasleek ez dakite teknologia berririk gabe bizitzen.

Honekin ez dut esan nahi, hezkuntzan teknologia berriak ez direnik garrantzitsuak, izan ere, informazioa bilatzeko liburuak soilik ez zaizkie eskura utzi behar, internet esaterako oso baliagarria da, honela ezagutzak osatuagoak bilakatuz.

Hemen ikus dezakezue, nahi izanez gero, bideoa

">

2008/04/16

LIBURU ELEKTRONIKOA

Egia esan harrituta geratu naiz bideo hau ikusi dudanean, egun teknologia berriek zelako aurrerapausoak egin dituzten imaginatzearekin soilik.. baina oso ideia interesgarria dela argi dago, nik ez dut esaten ondorio kaltegarriak ekar ez ditzakeenik, baina, egun hainbeste darabilgun papel murrizketa ikaragarria egongo litzateke, eta ikasleentzat ere, hainbeste pisu gainean eramatea oso kaltegarria denez, Holandan planteatutakoak zer pentsa eman dit.
Ikusten dudan pegarik nagusiena agian, hezkuntzari aplikatzerako orduan, ikasleen deskontzentrazioa egon litzakeela uste dut. Ondo dago liburu guztiak bertan izatea, baina, wifi-a dauka eta inork kontrolik jarri ezean, edonon sartzeko aukera izango zuten, jokoak ere baditu eta berdina gertatuko litzakeela iruditzen zait.
Auskalo, agian gure etorkizuna bertan aurki dezakegu...

ANIMATOR VS ANIMATION

Orain dela gutxi lagun batek erakutsi zidan lagun batek bideo hau eta egia esan, orain ikusi eta berdin berdin pentsatzen dut, nola egin daitezkeen honelako gauzak teknologia berriekin!dudarik gabe, mundu berri batean sartzen ari gara!
Badago antzeko beste bideo bat ere, bertan orrialde batekin soilik jolastu aldiz, eskritoriora sartu eta bertan dena hankaz gora jartzen duela. Izugarri da nola bertako ikonoekin egiten duen guztia, erre, apurtu, ...
Inork ikusi ez badu hemen dago helbidea. Tarte bat izanez gero ikustera gonbidatzen zaituztet
http://es.youtube.com/watch?v=RTPpbHueNJ4 (hau da ordenagailuko eskritorioan sartzen dena)